2011/02/23

ekozinemaldia GAUR / HOY: "Gure Boliviarekiko zor ekologikoa" + "Adi eta Mugi!" + "Muga eta Merkatua"

EUSKARAZKO SAIOA
PAMPLONA - IRUÑEA
otsailak 23 de febrero
20:00
Zabaldi 

- "GURE BOLIVIAREKIKO ZOR EKOLOGIKOA"
(Bolivia, Euskal Herria) (Ekologiztak Martxan, 2010) 20. min.
Euskal Herrian baliabide askoren beharra daukagu, haien artean erregai fosilena. Ekologistak Martxanen ekintzaile batzuk Bolivia aldera joan ginen Repsol YPF bezalako transnazionalek han daukaten eragina eta sortzen duten zor ekologikoa bertatik bertara ezagutzeko. 

- "ADI ETA MUGI" (Wake up, freak out!)
(ingelesez, euskarazko azpitituluekin) (Leo Murray) 12 min.
Animazio bideo honek erakusten ditu gizakien eraginak eta klima aldaketaren ondorioak, atzera bueltarik gabeko puntuan zentratuz, atzera bueltarik gabeko puntu horretara ez ailegatzeko itxaropenarekin.

"MUGA ETA MERKATUA" (The story of Cap & Trade)
(ingelesez, euskarazko azpitituluekin)(Annie Leonard, 2010) 10 min.
Emisio eskubideen komertzioari buruzko animaziozko dokumentala, klima aldaketa konpontzeko balizko panazea neoliberala. Dokumentalak "cap and trade" sistema agertzen digu. Horrek karbono-dioxido igorpenei muga ezartzen die (herri, erakunde eta enpresei zuzendua) eta, aldi berean, “kutsatzeko eskubide” hauen komertzioa ahalbidetzen du euren artean. Benetako datuetan oinarrituta, dokumentalak salatu egiten du sistema horren eragileen artean energia enpresa erraldoiak eta Wall Street-eko finantza-espekulatzaileak daudela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario