2011/05/30

Garoñatik hasita, 2020rako zentral nuklear guztiak ixtea eskatu du Ekologistak Martxanek

Gure "Propuesta ecologista de generación eléctrica para 2020" txostenean azaltzen den moduan, 2020-rako zentral nuklear guztiak ixtea eskatzen dugu, Garoñatik hasita. Garoña guztiz zaharkituta dago eta arriskutsua da. Orain dela hilabete batzu 40 urte bete zituen (diseñatu zuteneko denbora) eta guztiz amortizatuta dago aspalditik. Horregatik negozio handia da Endesa eta Iberdrolarentzat (egunero milioi erdi euroko mozkinak dituzte). Gu guztion segurtasunaren kontura egiten ari diren negozioa da.

Zentral nuklearrak ixtea Alemanian bezala, hemen ere guztiz posiblea da. Horretarako energia berriztagarriak bultzatu behar dira eta energia kontsumoa murriztu, energia aurreztuz. Guk gure txostenean 2020-rako energia berriztagarrietako 37.000 Mw berriak sortzea proposatzen dugu (Hidraulikoa, eolikoa, fotoboltaikoa, termosolarra, biomasa, biogasa eta beste batzu). Eta energia aurrezpena indar handiz bultzatzea eskatzen dugu.

Ekainaren 22an, zentral nuklear guztiak ixtea eskatzeko, Bilbon (Arriaga Antzokian 19:30ean) manifestazio bat antolatu dugu honako erakundeok: Berdeak, Bildu, Bizilur, ELA, Ekologistak Martxan, ESK, Euskadiko Gazte Kontseilua, Mundu Bat eta Sare Antifaxista.

PROPUESTA DE MIX ELÉCTRICO DE ECOLOGISTAS EN ACCIÓN (gaztelaniaz)

No hay comentarios:

Publicar un comentario