2012/11/14

ekoeskola: ZILBETI => azaroak 17, 12:00, paseoa Antzeriko pagadian barna


Nafarroako pirinio aldean dagoen Monte Alduide zonalde babestuan (ZEC) 3 harrobi daude proiektaturik: Zilbeti eta Erdizen MAGNA enpresak eta Mendiaundi (Aurizberrin) Sílice Navarraren eskutik. Natura 2000 europar babes sarean dago zonalde hau; legedi horrek espazio naturala bizirauteko babesten du, eta harrobi batek kalte itzulezina egingo lioke. Arrazoi honengatik kasua epaitegian dago, hilabete batzuetara ezagutuko da erantzuna, baina denbora horretan zuhaitzak mozten hasteko arriskuaren aurrean ekimen hau abiatu dugu.
“Pago bat zaindu” ekimenaren funtsa erakunde edo pertsona bakoitzak zuhaitz bat bere zaintzapean hartzean datza. Pago baten zaintza burutzeko 10€ko laguntza eskatzen dugu, eta laguntzaileak basoa zaindu eta natura era arduratsuan erabiltzearen konpromezua hartzen du. Laguntzailearen ziurtagiria eta argazkia jasoko du trukean.
Ekimenaren aurkezpena Zilbetin eginen dugu azaroaren 17an honako egitarauarekin:
- Ekimenaren aurzkezpen formala eguerdiko 12etan Zilbetiko herrian.
- Antzeriko pagadira igoera “Pagoen zaintzaileekin” bertan ekintza sinbolikoa gauzatzeko.
Partehartze zabala lortu nahi genuke ekimenari indarra emateko, eta horregatik zuek gurekin egotea gustatuko litzaiguke. Parte hartzeko prest bazaudete magarciru@hotmail.com helbidera mezu bat bidali.

No hay comentarios:

Publicar un comentario